Gure heziketa proiektuaren jarraipena ikasleentzat bermatua dago, nesken kasuan Ayalde eskolan eta mutilen kasuan Munabe eskolan.
Haurkabin igarotako urteak Lehen Hezkuntza ondo hasteko gaitasuna emango die. Haur Hezkuntza bukatzean umeak irakurtzen eta idazten hasteko, matematikarako oinarrizko gaitasuna izateko, eta ingeleraz eta euskaraz mezu errazak ulertzeko oinarriak ezarrita egongo dira, autonomia eta ohiturak eskuratzeko baita ere.
Ayalde eta Munabe eskoletarako egokitzapenean urte asko lan egiten daramagu, jolas eta kirol jarduera ugariak eta uda ikastaroak partekatuz.
Umedi, Ayalde eta Munabeko irakasleen artean Lehen Hezkuntzarako egokitzapenerako interes-informazioa partekatzen da. ITTen (Sailen Arteko Talde Teknikoak) helburua, Umedi, Ayalde eta Munabeko bi heziketa ziklo horietako irakasleen artean, helburuak, edukiak, jarduerak, material didaktikoa eta tresna metodologikoak koordinatzea da.
Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek heziketa proiektu berdinean parte hartzen dutenez, maila batetik besterako igoera era natural batean egingo da.