Oraingo honetan, udazkeneko koloreak eta taldeko lana landu dugu.
Horretarako, lehenengo koloreen nahasketak egin ditugu marroia, (gorria + berdea) eta laranja (gorria + horia) plastilinarekin lortzeko.
Gero talde bakoitzak bere Udazkeneko irudia egin du plastilina horrekin. Hau egiteko, talde bakoitzak bere zuhaitza, hostoak eta euri tantak egin dituzte txandaka.