Pasadan ostegunean, maiatzak 10, antzokira joan ginen Pérez Sagutxoa ikustera.
Ilargiak distira egin dezan, Perez Sagutxoak margotu egiten du gauero jasotzen dituen esneko hortzekin.
Perez Sagutxoaren lagunik onenak, Ipurtargiak, maiz laguntzen dio haurrentzako opariak paperean biltzen eta oso ongi pasatzen dute.
Baina, egun batean, Ipurtargia jeloskor jarri zaio ilargiari, berak baino distira handiagoa egiten duelako eta Perez Sagutxoak lelotuta begiratzen diolako.
Jelosia horiek aprobetxatuta, Txantxar andreak amarru bat prestatuko du Ipurtargiak Perez Sagutxoari traizioa egiten lagun diezaion.