Familia Agurgarriak:
Umedi-tik zuekin harremanetan jartzen gara matrikulazio prozesua eguneratzen ari garela jakinarazteko.
Horretarako, hurrengo ikasturteetan ikastetxean hasi nahi duten 2011/12/13an jaiotako haurrak (bai anai-arrebak, lagunak edo familiakoak izan) ezagutu behar ditugu lehenbailehen, betiere aurretik izena eman ez badute.
Egoera honetan dauden eta izena eman ez duten haurrak dituzuen guztioi, Idazkaritzan izen emate orria lehenbailehen eska dezazuen eskatzen dizuegu, telefono bitartez edo posta elektronikoz (secretaria@umedi.com) helbidera.
Edozein zalantza izanez gero, gurekin harremanetan jarri zaitezkete.
Beste behin zuen laguntza eskertzen dizuegu eta agur bero bat bidaltzen dizuegu.
Idoia Sáinz Mota
Zuzendaritza