Jangela zerbitzua gure eskolako menua egunero bazkaltzen duten ikasleez arduratzen da.
Gure menuak elikadura adituek lantzen dituzte, elikadura osasuntsu eta orekatu bat bermatzen delarik; gainera indarrean dagoen legediak agindutako kalitate kontrolei lotuta daude. Era berean, hala behar duten ikasleentzat (alergiak, zeliakoak…) menu bereziak prestatzen dira.
Hezkuntza ikuspuntutik helburuak hauek dira:
1. Mahaian “portaera egokiak” bultzatu eta indartu, hezkuntza on bat osatzeko.
2. Mahai inguruan, jokaera egoki baten bitartez, elkarbizitza eta giza harreman on bat sustatu.
3. Ikasleei edozein janari eta ematen zaien menua osorik jan dezaten irakatsi.
4. Jatorduak baino lehen, jatorduetan zehar eta ondoren higiene pertsonalaren garrantzia baloratu. Helburuak lortzeko, ikasleek hilero lorpen batzuk gaineratzen lan egiten dute, hezkuntza ohitura on batzuk lortzea errazten dietenak.
JANGELAREN ORDUTEGIA
Bazkaria 1. zikloan 12:45 (1 eta 2 urte)
Bazkaria 2. zikloan 13:30 (3, 4 eta 5 urte)