Pasa den urteetan bezala, ikasturte honetan literatura solasaldiarekin jarraituko dugula jakinarazi nahi dizuegu. Ekintzaren dinamika, azken urteetan bezalaxe, honakoa da: hilabete bakoitzean, eta moderatzaileak (Mª Jose Arevalo) aukeratutako liburu bat irakurri ostean, bilera bat ospatuko da eta bakoitzak bere iritzia eman ahal izango du. Bileren ordutegia 3:45etik 4:45etara izango da, modu honetan bilera amaitu eta gero haurrak jaso ahal izango dituzue betiko ordutegian.
Azken urteetako esperientzia oso onuragarria izan da. Mª Jose filologoa da eta literaturari dagokionez esperientzia zabala dauka. Gainera, bilerak era atsegingarri batean burutzen dira.