0-1 Sehaska

Tour Virtuala

NOTE! This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand

Hezkuntza eredua

Gurasoen garrantzia

COAS Heziketa Taldeko kide izanik, Umedik honekin eta taldeko gainerako ikastetxeekin gurasoak beren seme-alaben heziketaren arduradun nagusiak direnaren ustea partekatzen du, eskolak zeregin honetan laguntzaile papera betetzen duelarik. Ikaslearen heziketa helburuak, eskola eta familia arteko elkarlanarekin soilik lortu ahal izango dira

Eskolan gurasoek Umedin duten parte-hartzea sustatzen dugu, horretarako zabalik ditugun bideak erabiliz, (Aiten eta Amen Elkartea eta Ikasturteko Arduradunak diren Senar Emazteak), eskolaren heziketa proiektuan solidarioki lagundu dezaten, eta aldi berean beraien seme-alaben hezkuntzaren protagonistak izateko elkar lagundu daitezen.

Gurasoak COAS ikusi

 

Hezkuntza pertsonalizatua

Gure eskolan ikasle bakoitzak eta beren gurasoek arreta pertsonalizatu batez gozatu dezakete. Arreta hau tutoretza bitartez burutzen da. Honek inguruko beste eskoletatik bereizten gaitu.

Tutoreak, ikaslearen jarraipen egoki bati esker, eskolarako moldapen prozesuan izandako aurrerakuntza, bere ikaskuntza eta beste ikaskideekin daukan erlazioen berri ematen die gurasoei.

 

Gurasoak tutorearekin urtean gutxienez 3 aldiz biltzen dira, eta edozein momentutan gurasoek hala eskatzen badute. Ikaslearen hezkuntza helburuak betetzeko helburuaz, tutorearen eta gurasoen arteko bilera hauetan elkarrizketa zintzoa eta eskolarekin lankidetza estua sustatzen da.

 

Irakasleriaren prestakuntza

Umedin gure irakasleen prestakuntza hobe batek gure ikasleek prestakuntza hobe bat izan dezaten lagunduko duela eta ikastetxeak bikaintasun maila altuagoak lortuko dituela argi daukagu.

 

COAS Heziketa Taldeak urtero ikastetxe bakoitzeko irakasleentzako prestakuntza plana antolatzen du.

 

COAS Heziketa Taldeak berrikuntza pedagogiko bide ezberdinak garatzen ari ditu eta honetarako pedagogian, neurologian, hizkuntzetan, matematiketan, gizarte hezkuntzan, teologian eta IKT-etan adituak diren mundu osoko ikastetxeetako profesional entzutetsuen aholkularitzaz baliatzen da. Nabarmentzekoak dira Harvard University, National Center for Teaching Thinking of Boston, Nafarroako Unibertsitatea, Bartzelonako Instituto Médico para el Desarrollo Infantil, Centro Universitario Villanueva, Deustuko Unibertsitateko Irakasle Eskola, British Council eta Frantziar enbaxada.

 

Próximos eventos

No events found

Noticias de COAS

Grupo Educativo Coas - Colegios y Guarderías - 100 mejores colegios - Inicio

Salto a Ayalde

Colegio Ayalde - Con Guardería - Bilbao - Concertado - Trilingüe - Ayalde

  • {gallery}noticias/jungle-book{/gallery} Our students of 3rd &4th of Primary have sung along with Bagheera, Baloo and Mowgly in the Campos Eliseos Theatre.

Hezkuntza goiztiarra

Grupo Educativo Coas - Colegios y Guarderías - 100 mejores colegios - Estimulación temprana

  • Inés Rivero, directora del Colegio Infantil Eraintxiki, habla de cómo el juego despierta emociones positivas y facilita el aprendizaje. El juego es un impulso primario en los niños que se convierte en el medio para conocer el mundo, y desarrollar su imaginación y la motricidad. Por tanto, para ellos no es...

© Grupo Educativo COAS