0-1 Sehaska

Tour Virtuala

.

NOTE! This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand

hezkuntza ezkaintza

Heziketa hiru eleduna

Ikastetxea hasi zenetik gure curriculumean hiru eledun heziketa eskaintzen dugu. Haur Hezkuntzako 2. mailan dauden ikasleen jardunaldia hiru modulutan zatituta dago zeinetan hiru hizkuntzak eskola ordu parekotasunean irakasten diren. Jardunaldiaren %33a gaztelaniaz irakasten da, bestea ingeleraz eta bestea euskaraz. Hizkuntza hauek irakasgai desberdinetan komunikazio-hizkuntza bezala lantzen dira.

1 eta 2 urteetako haurrek ingeleran eta euskaran erabateko murgilketa dute, jardunaldiaren erdi bakoitza hizkuntza batean eta bestean garatzen delako.

Euskal Autonomia Erkidegoan gure hiru eledun proiektua aitzindaria izan da, 2000. urtean Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak emandako Berrikuntza Proiektu Berezia Sariak bermatua.

Estimulazio goiztiarra

COAS taldeko ikastetxeetan zentzumen-estimulazio, eta estimulazio kognitibo, eragile eta eroankorraren bitartez irakaskuntza goiztiarretan metodologia erabiltzen urte asko daramagu. 0 eta 6 urte bitartean nortasun sendoak eratzen hasteko adinik hoberenean gaudela badakigu.
Aurrerakuntza neurologikoek, 3 urte dituen ume baten garuna umotu eta bere gaitasunaren %50a garatu dela erakutsi dute. Horregatik, lehen urte hauetan umea zentzumen, ikusmen eta ukimen estimuluetan aberatsa den ingurune batean mugitzeak berebiziko garrantzia dauka.

Heziketa goiztiarrari buruzko blog-a ikusi >

 

Orientazio Psikopedagogikoa

Umedin Orientazio Psikopedagogikorako bulego bat daukagu eta bere helburua ikaskuntza arazoen prebentzioa, hautematea eta jarraipena burutzea da. Sail honek gure ikasleei laguntza zehatzago bat bermatzearen zeregina dauka, honela beraien heziketa prozesua babestu, beren gaitasunak garatu eta trebetasun berriak eskuratzeko.

 

Ohitura eta elkarbizitzan heziketa

Haur Hezkuntzako lehen ziklotik, gure ikasleak ohitura eta balore bai pertsonalak bai elkarbizitzarakoak eskura ditzaten hezten ditugu. Haur Hezkuntza ikasleek ohiturak bereganatzeko garai egokia da, izan ere ohiturak barneratzeko garai sentikor aproposean aurkitzen dira.

 

Kristau heziketa

COAS taldeko ikastetxeak kristau nortasuneko heziketa proiektuak dira, Eliza Katolikoaren irakaspenetan oinarritutakoak.
Ikasleei beraien adinerako egokia den era batean, erruki jardute txikiak eta Jesusekin eta Ama Birjinarekin tratu pertsonala izaten irakasten zaie.

Gurasoek hala nahiz izanez gero eskolan Kapilautza zerbitzua eskuragarri dute. Kapilauaren izendapena Opus Dei-aren prelatutzari dagokio.

 

Gogoeta eta ulermenerako heziketa

2001. urteaz geroztik gure heziketa proiektuetan momentuko irakaskuntzari balio erantsi bat gehitzen dioten metodologiak barneratzen ari gara: Harvard unibertsitateko Zero proiektua eta Bostoneko National Center for Teaching Thinking-ren Thinking Based Learning.


Bi proiektu hauek gure programan barneratzearen azken helburua curriculumeko edozein ikasgai edo arloan ikasleen gogoetarako trebetasunak hobetzea da, horrela gehiago eta hobeto pentsatu dezaten eta ondorioz, irakasleek gidatutako irakaskuntza-ikasketa prozesua errentagarriago egitea.

Próximos eventos

No events found
© Grupo Educativo COAS